Edmodo mintegia

Redes_Sociales_Edmodo_1

Nondik norakoak

Edmodo hezkuntzarako beren beregi sortutako gizarte sarea da. E-learning plataformako osagaiak dauzka. Edmodori esker, konektatu, elkarlana egin, edukiak partekatu, ariketak jarri, e.a. egin ditzakegu.

Edmodorekin etekina atera dakiokegu gizarte sareek ikasteko daukaten potentzialari eta  pribazitate arazorik gabe eta gazteek beste sare batzutan dauzkaten adin-mugarik gabe.

Edukiak

  • Zenbait erregistro eta interfaze: irakasle, ikasle, gurasoentzat.
  • Gizarte sarea eta ikasteko ingurune birtualen osagaiak.
  • Mezuak, abisuak, lanak, frogak eta bozketak.
  • Kalifikazio erregistroak.
  • Egutegia eta liburutegiak.
  • Google Driverekin integrazioa.
  • Guraso-kontrola.
  • Edmodo Appa gailu eramangarrietarako.

 

Alazne Zarate eta Juan Carlos Guerrak emandako mintegia

 

Responder