“IRRATI DIGITALA ZUZENEAN” MINTEGIA

micrófono

Internet eta gaur egun eskura ditugun baliabide teknikoei esker erraza da entzutezko artxibuak sortu eta sarean argitaratzea. Podcastak zer diren ere badakigu agian, baina zerbait aurreratu nahi dugu: irratia zuzenean argitaratuko dugu sarean. Irakasleak jaioak gara “zuzenean” aritzeko orduan, egunero-egunero egiten baititugu horrelakoak geure ikasgeletan eta gainditu egiten dugu zer gertatuko den ez jakiteak sortarazten digun zorabioa. José Miguel Sancho, Ángel Puente eta Marcos Cadenato kideek Irrati digitala zuzenean mintegia eskainiko digute.

Helburuak

  • Audio streaminga nola dabilen ezagutzea.
  • Eskola irratia sortzea.

Edukiak

  • Irrati-estudioa eta emititzeko behar den softwarea.
  • Doako streaming zerbitzariak.
  • Sarerako audio erreproduzitzaileak, streaming aukeradunak.

Aurrez jakin behar direnak: Audio digitalera eta internetera ohituta egotea.

Norberak ekarri beharrekoak: Norbere ekipoa (windows edo linux edo mac eramangarria, era berean tabletarik) eta mikrofonodun aurikularrak.

Marcos Cadenato, José Miguel Sancho eta Ángel Ricardo Puentek emandako mintegia

Responder