aulaBLOG13 fotomaratoia

Animatu aulaBLOG13 fotomaratoian parte hartzen. Uztailaren 3ko goizan zuon sormena eta ikusmena zorroztu ditzazuen gonbit egiten dizuegu. Horretarako gogoak, argazki kamera eta errealitateari beste ikuspuntu batetik begiratzeko gogoa besterik ez duzue behar.

Argazkiak gai edo kategoria hauetariko bati loturik egon behar dira:

  • Koloreak
  • Eraketa
  • Geometriak
  • Simetriak
  • Pertsonak

Fotomaratón aulaBLOG13 blogean aurki ditzakezue jarraibide zehatzak.

Hemen dauzkazue laburtuta:

Argazkiak argitaratzeko modua oso erraza da, pausu hauek jarraitu behar dira:

1. Jeitsi argazki guztiak zure ordenagailura.

2. Hautatu publikatu nahi dituzun argazkiak. Gogoratu, bat, bi edo hiru argazki etiketa edo gai bakoitzeko.

3. Jarri izenburu deigarria argazki bakoitzari.

4. Bidali argazkiak posta elektronikoz helbide honetara: encuentroaulablog13.foto@blogger.com

5. Sakeleko telefonoa, smartphonea edo tableta erabili baduzu argazkiak ateratzeko zuzenean argitara ditzakezu goiko helbidera bidalita.

Mezuak ezaugarri hauek izan behar ditu:

a. Gaian idatzi argazkiaren izenburua

b. Erantsi artxibua mezuari JPG edo JPEG formatutan. Ahal izanez gero erabili argazki editoreren bat ez dezan pisu lar hartu. (600 pixeleko zabalera ondo dago).

c. Mezuan idatzi ondorengoaK:

Azalpena: argazkia labur azaldu.

Egilea: (zure izena)

Etiketa: (argazkiaren etiketa)

Ez sartu artxibu (argazki) bat baino gehiago mezu bakoitzean. X argazki argitaratu nahi baduzu, x mezu idatzi.

Topaketetako argazkiak partekatzeko prest!!

 

Responder